CRYSTAL-ek, Bilboko erreferentziazko klub berriak, ateak irekitzen ditu

Baiuca-k emango du inaugurazio kontzertua ostegunean, live AV Show formatuan eta edukiera oso mugatuarekin

Eta Crystaleko klub programazioa aurkeztu da, Ms Nina, Samantha Hudson eta Erol Alkanen DJ set-ekin, zeintzuk ostegunetik larunbatera bitartean egingo diren lehen hiru saioetan parte hartuko duten

Kontzerturako eta ostegun, ostiral eta larunbat gauerako sarrerak salgai daude dagoeneko eta lehiatilan zein online eros daitezke, lastour.org webgunean

Itxaronaldia amaitu da, eta CRYSTAL areto historikoak berriro irekiko ditu ateak urriaren 5ean, osteguna, Bilboko erreferentzia-klub berria bilakatzeko. Hiriaren erdigunean kokatuta, eta 1.000 m2 baino gehiagorekin bi solairutan banatuta, programazio tematikoa izango du gauero, soinu garaikideenak ardatz hartuta.

Ostegunetako gauek, Bilbon errotuta dagoeneko, kutsu berria hartzen dute TXAKURREOrekin, reggaetonekoa soilik ez den klubarekin, non musika-generoaren kantarik onenez gozatzeko aukera izango dugun. Ostiral gauero, GOXOn egungo eszenako berriena eta interesgarriena aurkituko dugu, gazteen artean egun joera handiena duten soinuekin. Larunbat gauero, CRYSTAL elektronikazaleentzat paradisu txiki bat bilakatuko da, GAUA hitza zentzurik zabalenean ulertuta, xehetasunik txikieneraino zaindutako DJ sorta ekarriko du Bilbora.Bere ibilbideko lehen asteburuan, CRYSTAL musikaz eta jaiez beteriko hiru eguneko festa izango da. Baiuca-k inaugurazio kontzertua emango du urriaren 5ean, osteguna, live AV Show formatuan, bere galiziar folklorea musika elektroniko berrienarekin fusionatuz. Gau horretan bertan, Ms Nina-k bere DJ Seta ekarriko digu, trap, reggaetoia eta dembow-a uztartuz, Keed M eta Puñales-en saioekin batera. Ostiralean ez da geldialdirik izango dantza pistan Samantha Hudson-en DJ Set-arekin, Z belaunaldiko mocatriz nagusienarekin, baita Beltranz eta Juguete-rekin, Synthetika eta CHICA Gang kolektiboetakoak, hurrenez hurren. Larunbatean Erol Alkan-en txanda izango da; jatorri turkiarreko DJ londrestarrak, rocka, technoa edo diskoa bezalako genero ezberdinak modu guztiz naturalean primeran bateratzea lortzen du. Alain Elektronische-ren txanda ere izango da, genero eta etiketa musikalik gabeko set bat eskainiko diguna.

Programazioa:

OSTEGUNA, Urriak 5

21:00h Baiuca AV Show – inagurazio kontzertua

Txakurreo 0:00h
Ms Nina Dj Set  
Keed M + Puñales   

OSTIRALA, urriak 6

00:00h Goxo 

Samantha Hudson Dj Set 

Beltranz + Juguete

LARUNBATA, urriak 7

00:00h GAUA

Erol Alkan

Alain Elektronische 

Baiucaren kontzerturako eta ostegun, ostiral eta larunbat gauerako sarrerak salgai daude dagoeneko lasttour.org webgunean eta leihatilan.


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak: